Patxi Azkargorta (Bergara, 1926) Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko aurreneko lehendakaria zendu da. Ilunperen eta pilotaren alde lan asko egin zuen Azkargortak eta baita ikastolaren sorreran ere (aurrena Bergarako Aranzadi ikastolaren sortzailea izan zen, eta gero Azpeitikoaren sorreran ere parte hartu zuen. Bergaran jaiotakoa zen, baina 24 urterekin Azpeitira etorri zen bizitzera. Azpeitian oso ezaguna zen: Azpeitiko tindategirik zaharrena berak zabaldu zuen, eta Xabier Azkargorta futbol entrenatzaile eta hautatzailearen zein Iñaki Azkargorta Kaki futbolari ohiaren aita zen, besteak beste. 1959ko sansebastianetako helduen lehen danborradan gastadoreen taldean atera zenetako bat ere bazen.