Emakume bat atxilotu dute Zarautzen iruzurra egiteagatik

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 10a

Azpeitian atxilotu zuten atzo 35 urteko emakumea, beste kide batekin batera Zarautzen eta beste hainbat herritan iruzurra egiteagatik. Ertzaintzak jakinarazi du beti modus operandi bera erabiltzen zuela bikoteak: gizonezkoak paperik gabeko etorkinarena egiten zuen, eta biktimari ONCEko saridun txartela zuela esan. Berak ezin zuela kobratu argudiatuz,  laguntza eskatzen zion. Atxilotutako emakumeak, bere aldetik, biktima konbentzitzen zuen ustezko txartel sariduna dirua eta bitxiengatik trukatzeko. Udan zehar egindako amarruekin bikoteak 25.000 euro eskuratu ditu dirutan eta bitxitan. Eibarko ertzainek atxilotu zuten atzo emakumea. Gizonezkoa identifikatu duten arren, ez dute aurkitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide