Azpeitiko Berastegi Elkartearen gazta laugarren gelditu da Ordizian

Nerea Uranga 2014ko irailaren 10a

Ordiziako Gazta Lehiaketako irabazlea Segurako Ondarre etxeko Karmele Murua izan da. Bigarren postuan Elgoibarko Mausitxa gelditu da, hirugarren Joseba Insausti ordiziarra, eta laugarren, berriz, Azpeitiko Berastegi Elkartea. Lehiaketara 52 gazta aurkeztu dira eta finalerako hamalau sailkatuen artean Berastegikoez gainera Azpeitiko Argi Gazta Kooperatiba egon da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide