[caption id="attachment_108208" align="aligncenter" width="300"]

'Loreak' filman Egoitz lasa zarauztarra eta Nagore Aranburu azpeitiarra.[/caption]
Erika Olaizola azpeitiarraz gain, eskualdeko beste hainbat antzezle ere izango dira Zinemaldian.
Nagore Aranburu azpeitiarrak, Itziar Aizpuru getariarrak eta Egoitz Lasa zarauztarrak
Loreak izeneko filman hartu dute parte. Pelikula aurtengo Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da, eta hiru emakumeren inguruko istorio bat azaltzen du, lore-sorta soil batzuen presentziak aztoratutako hiru bizitzaren ingurukoa.
Laburrak ere bai
Film horretaz gain, Nagore Aranburuk hartu du parte Zabaltegi Sailean aurkeztuko den
Zarautzen erosi nuen laburrean ere.