Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den urtean bertan behera gelditu zen Zumaiako Perretxiko Astea, antolaketa lanetarako jende faltagatik. Orain arte Natur Taldeak hartu izan du Perretxiko Astea antolatzeko ardura, baina laguntzaileak behar dituzte aurrera egin ahal izateko. Hori dela-eta, bilera bat deitu dute ostiralerako (irailak 12); 19:00etan izango da Alondegiko Moila gelan. Egitasmoa aurrera aterako duen lagun talde bat sortzea da helburua.