Herniora egunpasa antolatu du Gure Txeruk

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 10a

Getariako Gure Txeru Elkarteak Herniora egun pasa antolatu du irailaren 28rako. Batzuk 07:00etan irtengo dira Getariatik Herniora oinez joateko, eta besteak 08:30ean bilduko dira autobusean joateko. Itzulera denek autobusez egingo dutela jakinarazi duten antolatzaileek. Iruretagoiena drogerian edo Harritarten eman beharko dute izena getariarrek. 5 euro ordainduko dituzte bazkideek, eta 8 euro gainontzekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide