Langileak kontratatzeko diru laguntzak eskatu ditzazkete enpresek

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 9a

Enpresek langileak kontratatu ditzaten hainbat diru laguntza emango ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, eta eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko eta bideratuko ditu deialdiak. Horien inguruan informazioa emateko hitzaldi bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Ostiralean egingo dituzte saioak; 12:00etan euskarazkoa izango da, eta 13:00etan gaztelaniaz egingo dute bilera. Bertan parte hartu nahi duten enpresa arduradunek Urola Kosta Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzura hots egin behar dute, 943-890808 telefono zenbakira. Alde batetik, eskualdeko langabeak kontratatzeko diru laguntza eskatu dezateke enpresek 2015eko urtarrilaren 15a baino lehen. Diru laguntza jasotzeko kontratuak gutxienez hiru hilabetekoa izan behar du, eta irailaren 1etik aurrera egindako kontratuak finantzatuko dituzte. Hiru hilabeteko kontratuarentzat 3.000 euroko laguntza emango dute, eta sei hilabeteko kontratuarentzat, 6.000 eurokoa. Bestetik, gazte langabeak enpresetan kontratazeko laguntza ere eskatu dezakete enpresek. Eskaerak aurkezteko epe muga urriaren 3an amaiatuko da, eta kontratatutako langileek azaroaren 21a baino lehen hasi beharko dute lanean. Kontratuek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan beharko dute, eta lanaldi osoa eta partziala izan dezakete, baina inoiz ez lanaldiaren %70 baino txikiagoa. Diru laguntza kontratu bakoitzaren soldata gordinaren arabe

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide