Oriotarrek eta zumaiarrek Kontxako Estropadako lehen jardunaldiko balorazioa egin dute

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 8a

  Atzo jokatu zen Kontxako Estropadako lehen jardunaldia eta bertan egindako lanaren balorazioa egin dute Orioko eta Zumaiako traineruetako ordezkariek.   [caption id="attachment_107927" align="aligncenter" width="300"]Zumaiako emakumezkoen traineruko entrenatzaile Kike Manterola. (Egilea: Aiora Larrañaga) Zumaiako emakumezkoen traineruko entrenatzaile Kike Manterola. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]   KIKE MANTEROLA Emakumezkoen mailan, zumaiarrak hirugarren postuan sailkatu ziren azkarrena izan San Juanengandik bost segundura. Kike Manterola Zumaiako entrenatzaileak azaldu du egindako lanarekin gustura daudela. «Lehia polita izango da datorren igandean, jakin badakigu zaila dugula bandera irabaztea, baina lehia irekita dago eta ahalik eta lanik onena egiten saiatuko gara» adierazi du entrenatzaileak. Izan ere, San Juan, Hibaika eta Zumaia bost segundoren bueltan helmugaratu dira eta akats txiki batek, «diferentzia markatu» dezakeela uste du Manterolak. Zumaiarrek egindako gorakada ere nabarmendu du entrenatzaileak. «Duela bi hilabete San Juan eta Hibaikagandik 20 segundura geunden. Hala ere, aurrera egin dugu eta beren parean ibili gaitezkeela frogatu dugu. Sasoi onean iritsi gara Kontxara».   [caption id="attachment_107928" align="aligncenter" width="229"]Orioko emakumezkoen traineruko arraunlaria. (Egilea: Amaia Ventas) Orioko emakumezkoen traineruko arraunlaria. (Egilea: Amaia Ventas)[/caption] LUKENE LIZASO Orioko emakumezkoen trainerua laugarrena izan zen igandeko estropadan eta Lukene Lizaso arraunlariak azaldu duenez, «konfidantzaz» atera ziren atzo uretara eta «lan ona» egiten zuten. «Besteak azkarragoak izan dira. Jakin badakigu hobetzeko tartea badugula eta igandean ahal dugun lanik onena egin eta denboraldia borobiltzen saiatuko gara».   [caption id="attachment_107931" align="aligncenter" width="300"]Irakoitz Etxeberria Orioko gizonezkoen traineruko patroia. (Egilea: Aritz Mutiozabal) Irakoitz Etxeberria Orioko gizonezkoen traineruko patroia. (Egilea: Aritz Mutiozabal)[/caption] IRAKOITZ ETXEBERRIA Gizonezkoetan, Orio laugarrena izan zen sailkapen nagusian eta Ohorezko Txandan ariko da igandean. Hala ere, denbora tarte handia atera zion estropadako irabazle Urdaibaik, 20 segundo, hain zuzen ere. Irakoitz Etxeberria oriotarren patroiaren esanetan, estropada «ona» egin zuten, baina errenta handia atera zien Urdaibaiko traineruak. «Zoriondu egin behar da Urdaibai estropada paregabea egin baitzuen. Guk banderarengandik gertuago izan nahi genuen, baina ez zen posible izan». Datorren igandeko estropadari begira oriotarren helburua ahal duten lanik onena egitea dela azaldu du Etxeberriak. «Zaila izango da txanda irabaztea, lehia estua izango da eta bandera gertu izateak indar berezia emango baitio Urdaibari. Hala ere, igandean egin bezala lan ona egiten saiatuko gara eta txanda irabaztera joango gara».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide