Bihar Euskal Jai Eguna izaki, Zarauzko Udalak hainbat argibide eman ditu, jaiak eredugarriak izan daitezen. Hona hemen oharrak:
-
Jaiak elkarrekin partekatzeko, etxeko eta zaintza-lanak erdibana egiteko eskatu du.
-
Emakumezkoek eta gizonezkoek jarduera guztietan neurri berean parte hartzera animatu ditu herritarrak.
-
Horretarako, jarrera sexista eta diskriminatzaileak alboratzeko galdegin du.
-
Inolako erasorik gabeko jaiak nahi dituela nabarmendu du; guztiak arduraz jokatuz inolako eraso eta diskriminaziorik onartu gabe.
-
Eraso edo istripuren bat jasanez gero, larrialdietarako telefono zenbakiak gogoan hartzeko esan du:
Larrialdietarako: 112
Udaltzaingoa: 943005115
Ertzaintza: 943538900
-
Ahalik eta hondakin gutxien sortzeko gomendatu du. "Herria garbi egotea, guztion ardura da".
-
Saltoki handietako karroei buruz ere hainbat argibide eman du: "Karroak beste erabilera baterako prestatuta daude eta horien jabeek egoki ikusten dituzten neurriak har ditzakete saltokitik kanpora erabiltzen dituztenen aurka. Zarauzko Udaletik hauek ez erabiltzea eskatzen dugu".
-
Oro har, jai eragileei eta jaietan parte hartuko duten lagun guztiei dei egin die jaiak "modu alai, arduratsu eta seguruan" igaro daitezen.