Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean estreinatu zuten Lagun Onak eta Anaitasuna futbol taldeetako jubenilek denboraldi berria. Elkarren aurkako derbia jokatu zuten Azpeitian, Garmendipen. Bikain hasi du Azpeitiko taldeak, gol zaparradarekin: 5-0 irabazita, hain zuzen. Golegileak Ander Arteaga (2), Mikel Izurieta, Eneko Aranguren eta Ioritz Arantzeta izan dira.
Azpeitiko taldearen entrenatzailea gustura zen, partida ikustera jende asko bildu baitzen. Hala esan du: "Ez dut jubenilen partida batean, aspaldian, horrebeste pertsona ikusi. Eskertzekoa da". Gustura zaleekin, eta zuhur emaitzarekin: "Denboraldia hasi besterik ez dugu egin, eta hankak lurrean izan behar dira". Hala ere, hiru puntuak lortuta gustura da.