[caption id="attachment_107848" align="aligncenter" width="2592"]

Oihana Chico eta Eneko Eizagirre alkate txikiak (Aritz Mutiozabal).[/caption]
Eneko Eizagirre eta Oihana Chico alkate txikiek abiarazi dute Haurren Euskal Jai Eguna gaur eguerdian, Lege Zaharren enparantzan. Zarauzko Jalgi dantza taldeko bi kideek agurra egin ondoren, hainbat herritatik etorritako dantzari txikiek euskal dantzen erakustaldi eskaini dute; lehenik eta behin, guztiak batera enparantzan, eta ondoren, multzotan banatuta, kalez kale. Festak arratsaldean jarraituko du, Musika Plazatik Iñurritzara kalejira eginez, eta jarraian, Iñurritzan, dantza saioekin eta Irrien Lagunak-en ikuskizunarekin.