Zumaiako neskek oraindik Kontxako Banderarekin amesten jarrai dezakete

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 7a

Kontxako Banderako lehen jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian, eta Zumaiako neskak izan dira trapu preziatua lortzeko ondoen kokatuta geratu den eskualdeko trainerua. San Juan izan da garaile emakumezkoetan, eta bigarrena Hibaika, orpoz orpo helmugaratu dena. Zumaia hirugarren izan da, baina 5 segundo eskasera. Orio, azkenik ia 15 segundora. Lehen hiru sailkatuen arteko parekotasunak irekita uzten du lehia datorren  iganderako, bigarren jardunaldirakoa. Gizonezkoetan, Orio laugarrena izan da, eta Ohorezko Txandan ariko da. Hala ere, denbora tarte handia atera dio estropadako irabazle Urdaibaik: 20 segundo, hain zuzen ere. Bermeotarrek sekulako estropada egin dute, eta trapu erdia eskuetan dute jada. Lehen txandan aritu dira bermeotarrak, eta  joan-etorria egiteko 19 minutu eta 2 segundo behar izan dituzte; haren atzetik Kaiku iritsi da, 10 segundora, eta atzerago, Portugalete eta Cabo. Bigarren txandan Hondarribianagusitu da, 19:14ko denborarekin, eta Orio (8 segundora), San Juan eta Donostiarra iritsi dira jarraian. Ondorioz, Urdaibai, Kaiku, Hondarribia eta Orio ariko dira Ohorezko Txandan, eta gainerakoak kontsolazio txandan.  
  • EMAKUMEZKOAK
  1. SAN JUAN 10:36.80.
  2. HIBAIKA 10:38.12.
  3. ZUMAIA 10:41.28.
  4. ORIO 10:53.52.
  • GIZONEZKOAK
    1. URDAIBAI. 19:02:98
    2. KAIKU. 19:13:52
    3. HONDARRIBIA. 19:14:48
    4. ORIO. 19:22:72
    5. PORTUGALETE. 19:31:24
    6. SAN JUAN. 19:37:74
    7. CABO. 19:39:42
DONOSTIARRA. 20:30:02

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide