Menendez, Mujika eta Ziarsoloren Bera Berak Espainiako Superkopa lortu du

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 6a, 16:25

[caption id="attachment_107758" align="aligncenter" width="600"]Bera Berako taldekideak Superkoparekin (Bera Bera). Bera Berako taldekideak Superkoparekin (Bera Bera).[/caption] Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak Espainiako Superkopa lortu du gaur goizean, Rocasa Ace Gran Canaria taldeari 23-20 irabazi ondoren. Alba Menendez eta Maialen Mujika zarauztarrek eta Zarauzko bizilagun Matxalen Ziarsolok denboraldiko lehen garaikurra altxa dute Guadalajarako kiroldegian, gainerako taldekideekin batera. Ziarsolok, gainera, txapelketako goleatzailearen saria jaso du, zazpi golekin. Honakoa talde donostiarrak lortzen duen laugarren Superkopa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide