Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aia-Orio I. Triatloi Txikia jokatu dute 89 neska-mutilek gaur goizean Txurruka aterpetxearen inguruetan. Nik Tri tritaloi udalekuei bukaera emateko proba izan da, baina aurten estreinakoz irekia izan da, eta udalekuetan aritu ez direnek ere parte hartzeko aukera izan dute. Guztira, zortzi eta hamasi urte bitarteko 89 neska-mutil aritu dra igerian, bizikletan eta korrika, lau adin taldetan banatuta. Proban parte-hartzea sustatu da, eta kirolari guztiei domina bana oparitu diete oroigarri gisa.