Ia 200 lasterkari Euskararen alde

Aritz Mutiozabal 2014ko irailaren 6a

Euskararen Aldeko XIX. Lasterketak 195 haur eta heldu elkartu ditu gaur goizean, ekitaldian parte-hartzeko gogoz. Batzuk lehian eta besteak jai giroan, herriari itzulia eman diote Musika Plazatik abiatuta eta toki berean helmugaratuta. Aurtengo irabazleak Ibai Berazierto eta Bego Urbitarte izan dira izan dira. Gizonezkoetan, Beñat Eizagirre izan da bigarrena eta Imanol Ubarguren hirugarrena; eta emakumezkoetan, Maitane Agirre izan da bigarrena, eta hirugarren postua Nerea Lazkanok eta Naiara Estebanek partekatu dute. Guztiek, tako irudi bat jaso dute saritzat. Haurren artean bi joko zozkatu dituzte, eta Axi Manterolari eta Unai Agirreri egokitu zaie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide