Nikolas Segurola omenduko dute Gipuzkoako Artzain Egunean

Nerea Uranga 2014ko irailaren 5a

[caption id="attachment_107652" align="aligncenter" width="271"]Nikolas Segurola artzaina omenduko dute igandean, Legazpian, Gipuzkoako Artzain Egunean. Nikolas Segurola artzaina omenduko dute igandean, Legazpian, Gipuzkoako Artzain Egunean.[/caption] Urtero bezala Legazpin ospatuko dute Gipuzkoako Artzain Eguna. Igandean izango da 10:00etan hasita, eta han egingo dituzte Gipuzkoako 30. Artzain Gazta Lehiaketa, Ardi Okela Gertatzeko Gipuzkoako 24. Lehiaketa eta Artzain Txakurren Gipuzkoako 46. Txapelketa. Egun horretan, artzaintzarekin lotura duten bost pertsonari aitorpena egingo diote. 13:00etan da ekitaldia. Omenduko dituzten bi artzainen artean Nikolas Segurola Matxinbentako (Azpeitia) artzaina dago. Segurola 1939. urtean jaio zen Matxinbentako Largarate baserrian. Umetan hasi zen ardiak zaintzen. 12 urterekin, ordea, Arantzazura joan zen ikastera. Baina, gaixotu eta hiru urtez etxera itzuli zen. Sendatu orduko itzuli zen berriro Arantzazura, eta hango fraideen Gomiztegi baserrira joan zen. Geroztik han egon da. Gero, Zarautzen fraidegaitza egiten ere pasatu zituen urte batzuk. Urte batzuetara, Gomiztegin 400 ardiko artaldea jarri zuten. 1997an, berriz, artzain eskola sortu zuten han, eta han eskolak ematen hasi zen Segurola. Gaur egun Gomiztegin segitzen du matxinbentarrak, baina utzita dago eskolako ardurak. Nikolas Segurolaz gainera omendutako beste artzaina Maria Angeles Barrena oñatiarra izango da. Sarituko dituzten artzain amerikanoak Felix Onaindia eta Ignacio Ajuria izango dira; artzain aipagarrienaren saria, berriz, Jabier Muñoa zeraindarrari emango diote; eta, urtez urteko lanaren saria Tibur Agirreri (Brinkolako Igaralde baserrikoa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide