Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egun horretan Umeen Txirrindulari eguna ospatuko da 10:00etan hasita. Betharrametan bizikleta jokoak eta Lasaoko bidegorrira ibilaldia antolatu dituzte.
Azpeitiko Udalak adierazi duenez, aurten Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek programazio "anitza" izango dute. Izan ere, gazteek praktikatzen dituzten kirolez gain, beste jarduera fisiko batzuk egiteko aritzeko aukera izango dute: "Eskola-Kirol Kontseiluari eta herriko kirol klubeei esker", azpimarratu dute antolatzaileek.
Bestalde, irailaren 11rako kirol-jardueren inguruko hitzaldia antolatu dute Sanagustin Kulturgunean. Hitzaldia 19:00etan izango da, eta Luis Mari Zulaika da bertako hizlaria. Antolatzaileek diotenez, guraso, monitore, irakasle eta Eskola Kirolean interesa duten guztiei zuzendutako hitzaldia da.
Udal Kirol Sailak azpimarratu nahi izan du Hastapen Eskolek igandeetan egutegiak koordinatzeko egin duten ahalegina: "Izan ere, aurreko urtean sortutako arazoei aurre egin diote Iraurgi Saskibaloi eta Lagun Onak Futbol Taldeak eta adostutako egutegia finkatzea lortu dute", argitu nahi izan du kirol sailak.