Euskara ikasteko aukera zabala eskaintzen du Zarauzko Udal Euskaltegiak, ikaslearen jakintza maila, denbora eta nahietara egokituz. Batetik, aurrez aurreko saioak eskainiko dituzte euskalduntze eta alfabetatze maila guztietan, astean hiruzpalau egunetan. Bestetik, bertaratzerik ez dutenentzat ere izango dira ikastaroak, online. Lehenbiziko,bigarren eta hirugarren mailako ikasleei bakarkako ordubeteko tutoretzak eskainiko dizkiete, hamabost egunero eta mintza saioak ere egingo dituzte taldean astero, bi oduz. Laugarren mailakoek astero ordubetez izango dute tutoretza. Bestalde, hirugarren maila egiaztatua dutenentzat ere emango dituzte ikastaroak. Horrez gain, mintzalagun programa ere abiatu dute.
Interesa dutenek irailaren 19ra arteko epea izango dute dagozkien ikastarotan izena emateko. Horretarako, Zarauzko Udal Euskaltegira jo beharko da, 09:00etatik 19:00etara. Bertan eskatu ahalko da informazio zabalagoa.