“Hamaika arrazoi independentziarako” solasaldi-zikloa antolatu du EHBilduk

Baleike 2014ko irailaren 5a

Ikasturte berriari begira, ”hamaika arrazoi independentziarako” izenburupean solasaldi-ziklo bat antolatu du Zumaiako EHBilduk. Ikasturte osoan zehar hilero solasaldi bat egitea da asmoa, gai ugariren inguruan. Solasaldi horietan, kanpoko gonbidatuez gain, gaiarekin lotura duen zumaiar bat izango da elkarrizketatzaile edo moderatzaile lanak egiten.Nazioartera begiratuta, argi dago garai interesgarriak bizi ditugula herrien independentzia prozesuei dagokionez. Horrekin lotuta, solasaldi-zikloa antolatzearen helburuak hiru dira: Alde batetik, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko ditugun arrazoiak asko direla erakustea. Euskal Herriaren independentziaren aldarria, iraganeko sustraiak dituen arren, etorkizunera begira egiten dugun aldarria da. Izan ere, nazio identitateaz gain hamaika dira arloz-arlo herri honentzat etorkizunerako aukera bideragarri bakarra independentzia dela erakusten duten arrazoiak, eta horietako batzuk mahai gainean jartzea da asmoa. Bestalde, etorkizuneko Euskal Estatua eraikitzen gaurdanik hasi behar da. Hamarkada luzez herrigintzak eta euskalgintzak eraiki dutenari segida eman eta Euskal Herria arloz-arlo definitu eta eraikitzeko garaia da. Nolako Euskal Herria nahi dugu? Galdera horri erantzuteko arloz-arlo eztabaida eta hausnarketak mahai gainean jartzea da asmoa. Azkenik, arloz-arloko eraikuntza hori ahalik eta demokratikoena izan behar da. Herritarren parte hartzeak eta eztabaida sozialak eutsi behar diote etorkizuneko Euskal Estatuaren prozesu eratzaileari. Horregatik, hamaika arloren inguruko saio irekiak antolatzea da asmoa, paradigmak ezbaian jarri eta eztabaida ireki eta aberasgarriak bultzatzeko. Helburu horiei [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide