Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Onak futbol klubaren Espainia mailako jubeniletako taldeak bihar izango du denboraldiko lehenengo partida. Garmendipen jokatuko dute 17:30ean Anaitasuna Azkoitiko taldearen aurka. Azpeitiko taldetik adierazi dutenez, denboraldi "oso garrantzitsua" da jokalarientzat, mailaz igo direlako.
Xuban Peña, Azpeitiko taldearen entrenatzailetako baten esanetan: "Garrantzitsua da herritarrak animatzera etortzera, azken unera arte borrokan ibiliko gara eta". Taldeak adierazi duenez, aurtengo helburua maila mantentzea izango da, gero "apurka-apurka" ikusiko dutela diote.
Biharko partidan itsaski jana zozkatuko dute Kontxi arraindegiaren eskutik.