Azpeitiko ordezkaritza egongo da biharko Euskal Herriko lehenengo Elektrotxaranga Topaketan

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 5a

[caption id="attachment_105686" align="aligncenter" width="300"]Skandalue Elektrotxaranga eta Marea Arroxa Skandalue Elektrotxaranga eta Marea Arroxa[/caption] Bihar, larunbata, Euskal Herriko Lehenengo Elektrotxaranga Topaketa ospatuko da Bermeon, eta Azpeitiko Skandalue elektrotxarangak parte hartuko du. Topaketaren antolatzaileek adierazi dutenez, "herri osorako jaialdi bat egitea eta herri mugimenduek antolatutako txosnek jaiei eta herriari ekarpen handia" egiten diotela erakustea dute helburu. Azpeitiko elektrotxarangak Bermeoko hainbat kaletan zehar eramango joko du, 19:00etatik 22:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide