[caption id="attachment_107513" align="aligncenter" width="300"]

Astelehenean hasiko dute ikasturtea Orioko haur eta gaztetxoek. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Astelehenean bukatuko zaizkie udako oporrak Orioko haur eta gaztetxoei. Izan ere, hilaren 8an abiatuko dute ikasturtea Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak. Zaragueta Eskolako ikasleek irailaren 18a arte goizez jardunaldi trinkoa egingo dute eta hortik aurrera ohiko ordutegiari ekingo diote. Zaintza, jangela eta garraio zerbitzua, berriz, lehen egunetik martxan izango dira.
Orioko Herri Ikastolan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek astelehenean izango dute ikasturtearen aurkezpen saioa, baina asteartetik aurrera abiatuko dituzte eskolak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrekin batera. Jangela eta zaintza zerbitzua lehen egunetik martxan izango da.