Azpeitiko Euskara Patronatuak sortutako EtorkiZUn egitasmoaren barnean antolatu da. Ikastaroak, haur eta gazteei euskara errefortzuak emateko helburuarekin sortu dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa euren proiektuko irakasleei zuzendutakoa da baina hala ere, jende askorentzat ere "interesgarria" izango delakoan, parte-hartze irekia izatea erabaki dute.
Ikastaroan dinamika, animazioa eta lehiaketa jolasak landuko dira. Ikastaroa irailaren 8tik 11era izango da eta honako ordutegia izango du: 10:00etatik 13:30etara. Eskolak Azpeitiko Euskara Patronatuan izango dira eta gehienez 10 ikasle onartuko dira. Ikastaroa doan izango da eta izena emateko 943-811947 telefono zenbakira deitu edo mezu elektronikoa bidali daiteke helbide honetara: euskarapatronatua@erabili.com
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide