Gure Txeru Elkartean dantza ikasturtea hastear dira eta izena-emate berriak eta bajak jasotzeko epea zabaldu dute. Irailak 12a bitartean Txeruko buzoian jasoko dituzte altak eta bajak. Horretarako herritarrek izena eta telefonoa idatzi behar dute eta bertan alta eta baja emateko asmoa azaldu. Ezer esan ez eta aurreko urteetan dantza ikastaroetan ibili direnak jarraitzeko intentzioa dutela ulertuko dute elkarteko arduradunek, baja ez badute ematen, behintzat.
Urrian hasiko dira dantza ikastaroak eta ordutegia, aurrez, Txerun bertan ipiniko dituzte. Berrikuntza bezala, Gure Txeru Elkartekoek jakinarazi dute, fandangoa eta arin-arina ikasteko ikastaroa antolatuko dutela eta nahi duen guztiak izena eman dezaketela.