Arritokieta Eguna ospatzeko hamaiketako banatuko du Erkibe Erlkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 5a

Erkibe Kultur Elkarteak azken urteetan egin duen bezala datorren astelehenean Arritokieta Eguna ospatzeko asmoz hamaiketako txiki bat egingo du. Erkibe Elkarteko kideek salda, txorizo muturrak eta haragi egosia prestatuko dituzte eta zumaiarren artean banatuko dute Andremariko atarian elizkizuna bukatu ondoren. Zumaiarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide