Kontxarako sailkatu dira Orioko gizon-emakumezkoen traineruak eta Zumaiako emakumezkoak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 4a

Bukatu  da Kontxako Banderako sailkapen saioa. Gizonezkoetan Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Cabo da Cruz, Portugalete eta San Juan sailkatu dira, hurrenez hurren. Donostiarrek eurentzat zuten gordeta zortzigarren tokia, ohi bezala. Emakumezkoetan lau bizkorrenak sailkatu dira: Hibaika, Zumaia, Orio eta San Juan, hurrenez hurren. Ezustekoa, eskualdekoei dagokienez, Orioko emakumezkoek eman dute, lehen aldiz sailkatzea lortu baitute; galiziarrak kanpoan gelditu dira, gainera. Gizonezkoetan 24 hautagai zeuden 7 postutarako. Adituek argi zuten zein ziren lau faboritoak: Hondarribi, Orio, Kaiku eta Urdaibai aipatu zituzten guztiek. Eta bete-betean asmatu dute, aurreneko lau postuetan sailkatu direlako. Bi txandatan banatuta aritu dira gizonezkoak. San Miguel Ligakoek bigarrenean hartu dute parte, eta talde xumeenek, berriz, lehenengoan. Zarautzek, Zumaiak eta Getariak ezin izan dute zazpi onenetan sartu. Emakumezkoetan lau postu zeuden, eta zortzi talde. Tartean, kanpoan gelditu den Getaria-Zarautz taldea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide