Euskal Kostaldeko Geoparkeak geoparke izendapena izaten jarraituko du beste lau urtez

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 4a

Euskal Kostaldeko Geoparkea Euskal Kostaldeko Geoparkeak geoparke izendapenari eutsiko dio gutxienez beste lau urtez eta Munduko Geoparkeen Sareko kide izaten jarraituko du. Itoigawa Geoparkeko (Japonia) Hiroko Torigoe japoniarra eta Marble Arch Caves Geoparkeko (Ipar Irlanda) Richard Watson ipar irlandarra uztailean Euskal Kostaldeko Geoparkean izan ziren errebalida azterketa egiten eta geoparkeak azken lau urtetan egin zuen ibilbidea ezagutzeko hainbat bisita eta bilera egin zituzten erakundeetako ordezkariekin. Gaur jakinarazi dute ebaluazio azterketaren emaitza Alemaniako Harz Geoparkean egiten ari diren koordinazio batzordean eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriuso eta geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilario oso gustura agertu dira, ikuskatzaileek Euskal Kostaldeko Geoparkearen inguruan egin duten txostenarekin. Txostenak Euskal Kostaldeko Geoparkeak biltzen duen ondare geologiko, natural eta kulturala goraipatzen du eta ondaren horren interpretazioarako, dibulgaziorako eta promoziorako egindako lana nabarmentzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide