Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/tZzLKkY8o3s
Zarauzko eskubaloiko hainbat kidek eta herriko suhiltzaileak ur txorrotada hotzak jaso dituzte gaur eguerdian. Azken aldian asko zabaldu den ekimena egin dute ELA gaixoei laguntzeko dirua bildu, eta bide batez, eritasuna ezagutarazteko. Zarauzko suhiltzaileek Donostiako eta Irungo lankideei bota diete erronka, nazioarten kate bat sortzeko helburuarekin, eta eskubaloiko Juanjo Uriak Luis Baronari, Europako neurologo entzutsuenetariko bati.