[caption id="attachment_107379" align="aligncenter" width="300"]

Baserritik.com Elkarteak azoka egingo du larunbatean Zumaian. (Aritz Mutiozabal)[/caption]
Larunbatean Baserritik.com Elkarteak azoka egingo du Zumaiako Gurrutxaga plazan, 09:30etik 14:00etara. Baserritarrek beraiek ekoiztutako produktuak jarriko dituzte salgai; barazkiak, gazta, eztia, txerrikiak, ogia, arrautzak, kontserbak, sagardoa eta txakolina besteak beste. Gainera, jaki horiekin egindako pintxoak eta edariak dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Baserritik.com Elkartea 2013ko udazkenean sortu zuten Urola Kostako hainbat baserritarrek, herritarren artean baserriko produktuen salmenta eta kontsumoa bultzatzeko asmoz. Beren helburua produktuak baserritik mahaira eramateko ahalik eta bitartekari gutxien izatea da eta hori lortzeko tresna eta ekintza desberdinak abiatu dituzte; Zumaian egingo dute azoka da horren adibidea. Horretaz gain, Baserritik.com webgunean Urola Kostako baserritarren produktuak ere eros ditzazkete herritarrek eta horiek etxera eramango dizkiete.