Orioko Arraun Elkarteak denboraldia hasiko du irailean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 4a

ORIO_AURKEZPENA Orioko Arraun Elkarteak 2014-2015 denboraldia hasiko du irailean eta arrauna gustuko duten gaztetxoak arraunean egitera animatu nahi dituzte. Kirola egiteaz gain, gaztetxoek bertan laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsuak ikasiko dute. 2003an eta 2004an jaio diren gaztetxoak, alebin mailakoak hilaren 17an, asteazkenean elkartuko dira Arraunetxean 16:45ean. Infantilak, 2001ean eta 2002an jaiotakoak irailaren 16an, asteartean, bilduko dira 17:30ean. 1999ean eta 2000an jaiotako gaztetxoak hilaren 17an elkartuko dira 17:30ean eta jubenilak hilaren 16an, 18:15ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide