Gazteentzako Muskiz-Onton ibilaldia antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 3a

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, gazteek Muskiz herriraino joango dira autobusez. Bertako hondartzan hasiko da ibilaldia eta Bizkaiko Itsaslur ibilbidea eta Pikilloaren ibilbidetik (Kantabria, Espainia) jarraituko dute. Hau guztia Ontonera (Kantabria, Espainia) iritxi arte. Ibilaldia amaitutakoan, gaztetxoek Muskizera bueltako dira berriro. Hamar kilometroko luzera duen ibilaldia izango da eta mendi bazkunak adierazi duenez, eguraldiaren arabera hondartzan bainatzeko aukera egongo da. Irteera 9:00etan izango da herriko plazan. Bihar arte eman daiteke izena mendizaleen tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunearen bitartez. Bazkideak 4 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 6 euro.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide