http://youtu.be/5ldGiIDIYTc
Mendi Urruzuno eta Heidi Otaduy izan dira Desioak Sutan Sahararentzat ekimeneko lehiaketaren irabazleak. Guztira 232 lan jaso dira aurtengo lehiaketan, 226 argazki eta sei bideo, eta horien artean Urruzunorena izan da argazki onena, eta Otaduyrena, berriz, bideo onena. Jasotako lan askoren kalitatea nabarmendu nahi izan du epaimahaiak, eta hori horrela, bigarren sari bat ematea erabaki du Iñigo Saiz Zubeldiari. Argazki onenaren egileak Tako Zarautz argazki bildumako hiru tako jasoko ditu, eta bigarren saridunak, berriz, bilduma horretako beste bi tako. Bideo onenaren egileak iPad mini bat jasoko du. Parte hartzaile guztien artean, berriz, Juan Luis Mendizabal
Mendi pintore zarauztarraren koadro bat zozkatu da aurten ere. Twitterreko @ikerib erabiltzaileak jasoko du koadro hori. Sari banaketa ekitaldia ostiral honetan egingo dute, 12:00etan, Sortaldea Kultura Eremuan. Sariak banatzeaz gain, su bolak salduta bildu ziren 3.123 euroak jasoko ditu Saharautz Elkarteak.
[caption id="attachment_107249" align="aligncenter" width="300"]

Argazki onenaren saria Mendi Urruzunok irabazi du (Mendi Urruzuno).[/caption]