Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako oporraldiaren ostean, Zarauzko sexu aholkularitza guneak ekin dio ikasturte berriari. Aurreko sasoitako ordutegi bera izango dute aurrez aurreko saioek Aitziber Estonba sexologoarekin: asteartetan izango dira, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 18:00-20:00 bitartean. Ordutegi berean deitu ahalko da bertako telefonora (943-005128) zalantzak argitzeko. Sare sozialen (Facebook, Twitter eta Tuenti) bidez ere egin ahalko dira kontsultak.