sasoian.info
Aurten ere, ikasturte hasierarekin batera, Ez Gaituen V. Pilota Jaialdia antolatu du Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak. Ekitaldia Frontoi Txikin izango da ostiral honetan (irailaren 5ean), 17:00etatik aurrera; eguraldi txarra egingo balu, Zinema frontoian jokatuko dute. Usurbilgo aulki gurpildun gaineko pilotarien partidak izango da ikusgai, baita herriko pilotarien arteko norgehiagokak ere. Bost dira ZKE ordezkatzen duten pilotariak: Iker, Haritz, Egoitz, Xabi eta Joseba. Aurten, gainera, Xabi eta Joseba Gipuzkoako txapeldun izan dira.