Zarautz-BTT-Pagoetak Iñaki Lejarretaren omenezko martxarekin bat egingo du igandean

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 3a, 10:58

sasoian.info

kUTIXI-iÑAKI

Iñakiren bideak mendi-bizikleta martxa eskualdetik igaroko da aurten ere, eta iaz bezala, Zarautz-BTT-Pagoetako kideak bat egingo dute egitasmoarekin. Errepide istripuz hil zen mendi bizikletako Iñaki Lejarreta txirrindulariaren omenez antolatzen da, eta bi egunetan etapaz etapa eta errelebuz mendi bizikletan Euskal Herriari bira ematen zaio gelditu gabe. Martxa Berrizen hasi eta bukatzen da, Iñakiren jaioterrian, eta eskualdetik igande honetan pasatuko da.

"Iaz errelebua gauez izateak azpiegitura zaildu bazuen ere, partaidetza ona izan zen. Aurten, ordea, goizeko 10:00etan ailegatuko dira hondarribiarrak Talaimendin kokatuta egongo den errelebu tokira, eta beste urte batez gustura hartu dugu Mutrikuko Olatz ermitaraino lekukoa eramateko ardura”, adierazi dute Zarautz-BTT-Pagoetako kideek. Zarautz-Zumaia-Elorriaga-Sakoneta-Itziar-Deba eta Olatz bitarteko mendi bide eta txoko ederretaz gozatzeko aukera izango dute ekimen honetan parte-hartzera animatzen direnek.

Ibilbide osoak 39 kilometro ditu eta zailtasun ertainekoa da. Parte-hartzaile bakoitzaren sasoiaren eta  beharretara ere egokitu daitekeela azaldu dute, tarte batzuk bakarrik eginez. Lekukoa 10:00etan hartuko dute, baina ordu laurden lehenago jarri dute hitzordua; hau da, 09:45ean elkartuko dira. "Ederra izango litzateke gutxienez Talaimenditik -Vista Alegreraino doan tartea guztiok batera egitea, Zarautzen dugun bizikleta zaletasuna eta honen erabilpen segurua aldarrikatzeko beste aukera aproposa baitugu oraingoan ere!”.

Zarauzko eta inguruko zaleak ekimenean parte-hartzeko gonbitea luzatzea gain, Zarautz-BTT-Pagoetako kideek  errepidean bizitza galdu duten bizikletazale guztiak gogora ekarri nahi ditu. Azken finean, txirrindulari eta garraiobideen arteko errespetua, 1,5 metrotako segurtasun tartea gordetzea eta errepidean guztiontzako espazioa zaintzeak duen garrantzia aldarrikatu nahi du ekimen honek. Olatzera ailatzen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide