[Berria.eus] PuntuEus egitasmoaren zuzendari Josu Waliño Pizarro (Zumaia, 1972) izendatu dute. Informatikan lizentziatua da, eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresaren sortzaile eta Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektuen zuzendari eta zuzendaritzako kidea izan da. Zumaiarrarekin batera, Lorea Arakistain Aizpiri ariko da lanean, komunikazio-arduradun. Orain arte proiektua bultzatzen jardun duen Iratxe Esnaola Arribillagak abendura arte jarraituko du proiektuan, baina gero unibertsitateko lanera itzuliko da.
PuntuEus-en ibilbidea2013ko ekainaren 14an onartu zuten .eus domeinua, eta martxan jartzeko beharrezko lanak bukatu ondoren, 2014ko udaberritik ikusgarri dago Interneten.Hemendik aurrera, puntuEus proiektuak Interneteko domeinu horren ardura izango du, fundazioak azaldu duenez: domeinuen erregistrorako eskariak jaso, domeinua erabiltzeko ezinbestekoak diren baldintzak betetzen direla ziurtatu, betetzen baditu, erregistrorako baimenak eman; eta azkenik, erregistroa teknikoki mantentzen dela ziurtatuko du.Irailaren erdialdetik aurrera abiatuko da hurrengo fasea, zeinetan erakunde, enpresa, elkarte eta partikularrek domeinu-eskaria egiteko aukera izango duten. Horretarako, webgune berria jarri da martxan: domeinuak.eus.