Argazki Rallya egingo dute irailaren 20an Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 3a

Irailaren 20an X. Argazki Rallya jokatuko da Zumaian, eta gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dituzte. Helduek 5 euro ordainduko dute izena ematerakoan, eta 16 urtetik beherakoentzat doakoa izango da lehiaketa. Parte-hartzaileek 5 argazki aurkeztu beharko dituzte irailaren 27a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide