Proiektu pilotu bat abiatuko dute Orion laster. Pertsona nagusien testigantzen bidez memoria soziala berreskuratzea eta partekatzea da proiektuaren helburua, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuko du. «Banakako memorietatik abiatuz, Orion arrantzaleen eta anguleroen ogibidea eta bizimodua aztertuko ditugu», azaldu du proiektuko koordinatzaile Mikel Edesok. Orioz gain, Italiako, Poloniako, Errumaniako eta Esloveniako tokiko hainbat komunitatetan ere garatuko dute proiektua, Europa mailakoa baita.
Gizartean gertatu diren aldaketen eraginez belaunaldiak elkarrengandik «urruntzen» ari direla eta bizipenak partekatzeko guneak «gero eta urriagoak» direla uste dute adituek. Aranzadiko kideen iritziz, testuinguru berri horretan «tokiko komunitateetan pertsona nagusiek belaunaldi berriei memoria soziala transmititzeko gero eta aukera gutxiago dago». Hori gainditzeko eta tokiko memoria berreskuratzeko eta partekatzeko asmoz Sembet proiektu europarra martxan jarriko dute. Proiektua belaunaldien arteko ezagutza europarra bultzatzeko da. Irailaren amaieran eta urrriaren hasieran egingo dituzte lau saio Orion, eta horretarako bi belaundaldien arteko hartuemana bideratuko du Aranzadik.
Herritarren partaidetza
Sembet proiektuaren barruan lau tailer antolatuko dituzte; iraileko azken astean eta urriaren lehen astean astearteetan eta ostegunetan bilduko dira parte-hartzaileak. Hala ere, proiektua aurrera eramateko herritarren laguntza behar du Aranzadik. Horregatik 20-40 eta 65-75 urte arteko oriotar euskaldunak egitasmoan parte hartzera animatu nahi dituzte. Izena eman nahi dutenek 943- 466142 zenbakira hots egin edo komunikazioa@aranzadi-zientziak.org helbidera idatzi behar dute.
SEMBET PROIEKTUA. ORIOKO SAIOAK
- 1. saioa. Parte-hartzaileak elkar ezagutzeko tailerra.
- 2. saioa. Memorian mugiltzeko tailerra. Arrantzaleen eta anguleroen esperientzietatik abiatuz, testigantzak jasoko dituzte. Ikus-entzuneko bat osatuko dute.
- 3. saioa. Memoria trazua sortuko dute hondartzan hondarra eta harriak erabiliz. Mikro-monumentua egingo dute, eta beste herrialdeetako taldeekin partekatuko dituzte.
- 4. saioa. Aranzadiko historialari baten laguntzarekin txangoa egingo dute historikoki herriko gune garrantzitsuenetan barrena.
- Urte bukaera. Europan zehar egindako proiektuak EHUko Antropologia Fakultatean aurkeztuko dituzte.