Iraileko lau asteazkenetan zine forum saioak izango dira Matadeixen

Ane Olaizola 2014ko irailaren 3a

[caption id="attachment_87354" align="aligncenter" width="300"]Azkoitiko Matadeixe (Argazkia: Ane Olaizola) Azkoitiko Matadeixe (Argazkia: Ane Olaizola)[/caption] Azkoitiko Matadero Zinetogram taldeak aste honetan abiatuko du zine denboraldi berria, eta aurten ere zine forum saioak eskainiko dituzte asteazkenero, Matadeixen. Hil honetan, beraz, lau asteazkenetan eskainiko dituzte zine forum saioak, eta taldeak egitaraua zehaztuta du dagoeneko. Gaur, irailak 3, izango da lehenengo emanaldia, eta Le passé (Asghar Farhadi, Frantzia, 2013) filma eskainiko dute. Irailaren 10ean, berriz, Zerkalo (Andrei Tarkovsky, SESB, 1975) filma ikusteko aukera izango da Matadeixen, eta irailaren 17an La familia (Ettore Scola, Italia, 1987) eskainiko dute. Hil honetako asteazkenetako azken filma Nebraska (Alexander Payne, AEB, 2013) izango da, irailaren 24an. Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide