Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sara Iparragirre saskibaloi jokalari oriotarrak udan 16 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatu du Hungarian Espainiako selekzioarekin. Ez zuten lehen eta bigarren postua jokatzeko finalera sartzerik lortu baina, hirugarren eta laugarren postuak jokatzeko partidan Frantziako selekzioaren aurka 61-49 irabazi zuten, eta Sara Iparragirrek brontzezko domina ekarri du etxera.