Akordeoi konposiziorako ikastaroa emango dute datorren astean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 2a

[caption id="attachment_107064" align="aligncenter" width="225"]Agustin Charles musikaria Agustin Charles musikaria[/caption] Bi konpositore entzutetsuk eskainiko dute akordeoi konposiziorako ikastaroa, Zarautzen: Jose Maria Sanchez-Verduk eta Agustin Charlesek. Biak ala biak eskarmentu handiko musikariak dira—Sanchez-Verduk Hannoverreko Hochschule für Music-en irakasle katedraduna da, eta Charles Aragoiko goi mailako musika eskolakoa—, eta askotariko sariak jasoak dira estatuan zein nazioartean. Horien helburua ikasleei musika sorkuntzan akordeoiak egokitzeko duen gaitasuna ezagutaraztea da. Aldi berean, irakasleek akordeoirako sortutako obren prozesua ezagutzeko aukera izango dute izena ematen dutenek eta baita akordeoirako idatzitako obrak aztertzekoa ere. Horretarako, akordeoiaren historia, estetika eta arlo teknikoak ikasiko dituzte, eta baita akordeoirako konposaketarekin lotutako alderdiak, bakarka, ganbera musikan, orkestra eta baita operan ere. Ikastaroa akordeoi joleei zein irakasleei dago zuzenduta, nagusiki. Irailaren 10etik 13ra iraungo du SGAE fundazioak eta Hauspoz Euskal Herriko Akordeioi Elkarteak antolatutako ikastaro horrek. Guztira, hogei ordu izango dira; lehenbiziko hiru egunetan 15:00etatik 20:00etara eskainiko dituzte bi adituek eskolak, eta hilaren 13an goizez soilik, 09:00-14:00 bitartean. Udal euskaltegian (Iturribide kalea, 29-30) izango da ikastaroa, gaztelaniaz. Interesa dutenek ostirala bitartean eman ahalko dute izena akordeoi konposiziorako ikastaroan. Horretarako SGAEren webgunera (www.fundacionsgae.org) jo beharko da.  Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek 606-140 352  eta 944-438666  telefono zenbakietara deitu ahalko dute, zein  info@hauspoz.org eta formacion@fundacionsgae.org helbide elektronikoetara mezua bidali. Lekua mugatua da, eta ikastaroak 80 euro balioko du.SGAEko zein Hauspozeko bazkideek, ikasle ohiek, langabetuek nahiz ikasleek 50 euro ordaindu beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide