Enpresek esportazio prozesua abiatzeko kontutan izan beharrekoak jorratuko dituzte bi saioetan

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 1a

Eskualdeko enpresen negozio aukerak zabaltzeko bi ikastaro antolatu dituzte Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak Nazioartekotze Planaren baitan. Lehenengo saioa hilaren 18an izango da eta Finantzeaketa eta Diru-laguntzak lankidetzarako eta nazioartekotzeko gaia jorratuko dute bertan 09:00etatik 11:30era bitartean udal elkartearen egoitzan. Saio informatiboarekin  esportazio prozesuari hasiera emateko finantzaketa arloan kontutan hartu behar diren alderdi garrantzitsuak aztertuako dituzte eta eskaerak egiteko aholku eta jarraibideak emango dituzte. Nazioartekotze eta berrikuntza arloan Enpresa Zuzendaritzan doktoretza prestatzen ari den Iñigo Aristik emango du saioa. Bestetik, urriaren 2an 09:00etatik 13:00etara bitartean Aukerak eta trabak Brasilen industria sektoreko enpresentzat gaian sakonduko dute eta Brasilera esportazio prozesu bati hasiera emateko kontutan hartu behar direnak azalduko dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, saioaren helburua Brasilek dituen berezitasunak eta industria sektoreak eskaintzen dituen negozio aukerak ezagutaratzea da. Hizlaria Aleix Garate izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide