Kartoia tolestuta edukiontzien barruan uzteko deia egin die udal elkarteak merkatariei

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 1a

[caption id="attachment_106975" align="aligncenter" width="225"]Merkatariei kartoia tolestuta botatzeko deia egin die udal elkarteak. (Egilea: Urola Kostako Udal Elkartea) Merkatariei kartoia tolestuta botatzeko deia egin die udal elkarteak. (Egilea: Urola Kostako Udal Elkartea)[/caption] Urola Kostako Udal Elkarteak deia egin die eskualdeko merkatariei kartoizko kaxak tolestuta edukiontzietan utz ditzaten. Izan ere, uda sasoian kartoia eta papera gaika biltzeko edukiontzietan kartoi kaxa ugari azaldu dira tolestu gabe, lurrean utzita. Udal elkartetik jakinarazi dute, bereziki merkataritza estrablezimenduak dauden eremuetan gertatu dela hori. "Kartoizko kaxak edukiontzira tolestu gabe sartzen badira, berehala betetzen da eta hurrena datorrenak kanpoan utzi behar izaten ditu" zehaztu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide