Azaroaren 11tik 2015eko maiatzaren 15era bitartean langabetuentzat soldadura ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian. Oxigas eta Mig-mag soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia eta beste hainbat gai jorratuko dituzte bertan; aurrez aurreko ikastaroa izango da, praktikoa. Denera 570 ordu izango ditu ikastaroak astelehenetik ostiralera izango da 14:00etatik 19:00etara. Ikastaroaren amaieran parte-hartzaileek lanbide praktikak egingo dituzte profesioltasun ziurtagiria lortzeko.
Ikastaroko plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat dago tokia. Beraz, bertan parte hartu nahi dutenek Lanbideren Zarauzko bulegoan eman beharko dute izena. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzat eta ikastaroaren gaineko datuak Lanbideren webgunean dituzte herritarrek eskura, 15313 da ikastaroaren kodea.