Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[Sasoian.info] Dinastia Etxabe XLIII. Esku Pilota Txapelketak baditu bere irabazleak. Gazteen mailan, Aitor Elordik eta Gorka Otaduik 22-14 irabazi zioten joan den ostegunean Etxebarria-Salegiri, Zestoako pilotalekuan. Maila nagusian, berriz, Eneko Labakak eta Aitor Irustak jantzi zuten txapela, Azketa-Aizpururi 22-21eko emaitza estuarekin irabazita. Ohiko sari banaketa egin ondoren, Zumaiako Kirol Elkarteak Teodoro Azkue, Joseba Sasiain, Pedro Balentziaga eta Santos Salsamendi pilotari ohiak omendu zituen.