Festekin lotutako Gazte Eguna eta beste hainbat ekitaldi egin dituzte Zestoan pasa den asteburuan. Ondarbasoko erlojuaren kontrako bizikleta proba Joseba Albizuk irabazi zuen larunbatean, 11 minutu eta 21 segundoko denboraren eginda. Ikusi bideoa:
http://youtu.be/PKsglqLB96A . Amabirjinetako txupinazoa, berriz, datorren ostiralean botako dute Gure Esku Dago mugimenduko parte-hartzaileek.
Gaur, irailak 1, paella lehiaketan izena emateko bilera deitu dute, 19:00etan, Kultur Etxean. Parte hartu nahi duten koadriletako ordezkari bana bertan izatea garrantzitsua dela esan dute Festa Batzordetik.
Hona hemen egitaraua:
Irailak 5, ostirala
- 17:00. Zestoako V. Gazteen Pilota Txapelketa (finala), frontoi zaharrean.
- 19:00. Txupinazoa botako dute Gure Esku Dago mugimenduan parte hartu dutenek. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
- 19:30.
Konponbidearen bidean, euskal preso, exiliatu eta deportatuak etxera! kalejira trikitilariekin.
- 21:00. Herri afaria plazan.
- 00:00. Fand&go musika taldea
Irailak 6, larunbata
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Zirku tailerra frontoian.
- 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Txaranga goizetik arratsaldera bitartean.
- 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
- 17:00. Kuadrilla arteko jolasak, plazan, Gazteen Asanbladak antolatuta. Txaranga.
- 18:00. Pilota jaialdia: Artola – Apraiz / Saralegi – Larunbe ; Olaizola II – Begino / Urrutikoetxea – Albisu.
- 23:00. Julius MC, plazan.
Irailak 7, igandea
(
Umeak txuri gorriz janztera gonbidatu dituzte)
- 9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abar bertan direla, kalejira Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 11:30. Haurren udalbatzarra.
- 12:00. Ondoren, umeek suziria botako dute udaletxetik. Jarraian, entzierroa umeentzat, gezurrezko zezen beltz beldurgarriekin.
- 12:00. Meza Parrokiko Abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
- 13:00. Zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat.
- 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
- 17:30. Dj On: haur, gazte eta helduentzat dantzaldia Kultur etxe aurrean.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
- 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Francisco Javier Serrano Muñoz. Ordezkoa: Pedro Romero Berrio. Ganadutegia: Hermanos Oscoz (Fuentes de Ebro, Zaragoza). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- 19:30. Chacarera bikoitza taldea.
- 21:00. Oilasko jana, txosna-gunean.
- 23:00. Rural Zoombies + Tik tara, Laranjadin.
Irailak 8, astelehena. Amabirjin Eguna.
- 9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.
- 11:00. Jolas parkea umeentzat, frontoi inguruan, 14:00ak arte.
- 12:00. Meza Nagusia, Parrokiko Abesbatzarekin.
- 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
- 17:00. Jolas parkea umeentzat 19:00ak arte.
- 17:30. Zestoako I. Ardi Txakur Lehiaketa, arraza librean. Parte-hartzaileak:
Nere (Manuel Gorriti, Aizarnazabal),
Alai (Jose Ramon Orbegozo, Azpeitia),
Bat (Bittor Bengoetxea, Galdakao),
Argi (Pello Segurola, Matximenta), Rex (Jose Luis Saizar, Zarautz),
Argi (Mikel Garaiar, Narruondo). Epaileak: Jose Antonio Arrillaga (Elgoibar) eta Ignacio Etxeberria (Azpeitia).
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: El Adureño. Ordezkoa: Louis Husson. Ganadutegia: Hermanos Oscoz (Fuentes de Ebro, Zaragoza). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- 19:00. Apar festa, frontoi zaharrean.
- 19:30. Oxabi taldea, Laranjadi plazan.
- 22:00. Oxabi, gau aldera arte.