Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getarian bizi den Barbara Stammel artista alemaniarraren Giza Horbanak-Human Stains erakusketa ikusgai da uztailetik Donostiako Koldo Mitxelena Kultuguneko ganbaran. Erakusketa berezia izatea nahi du artistak eta horregatik bisita gidatua antolatu du bihar arratsalderako. 18:30etik aurrera artelanak bere ikuspuntutik azalduko dizkie Stammelek bisitariei. Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik 678 20 46 35 telefonora deitu edo kmk@komazk.com helbidera idatzi beharko dute.