Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako oporrak herritar gehinentzat amaitu dira eta Karela Kiroldegiak ohiko ordutegia izango du aurrerantzean. Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 12:30era eta 14:30etik 22:00etara, larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara eta igandetan 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik kiroldegia. Horretaz gain, ikastaroetan izena emateko aukera izango da irailean zehar.