Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amabirjin jaietan egingo duten Paella Eguna antolatzeko bilerara deitu du Zestoako Kultura Sailak. Abuztuaren 12an, datorren asteartean, izango da bilera, 20:00etan Kultur Etxean. Adierazi dutenez, ekitaldian parte hartu nahi duten koadrilek nahitaez agertu beharko dute bilera horretara, hortik kanpora ez baita aukerarik izango izena emateko.