Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sasoian.info
Eusko Protourraren ondoren, Zarauzko Saskibaloi Taldea Euskalduna Taberna 3x3 Txapelketa prestatzen hasi da, eta dagoeneko bertan izena emateko epea zabaldu du. Abuztuaren 22an eta 23an jokatuko da Zarauzko malekoian: sei kantxa atonduko dituzte egitasmorako. Uztaileko txapelketaren aldean, honakoak izaera herrikoia du eta batik bat eskualdeko gazteei nahiz helduei zuzenduta dago; hau da, Zarauzko biztanleei ez ezik, Aia, Getaria, eta Oriokoei. "Duen maila duela ere, edonork gozatzeko moduko txapelketa antolatzea da helburua. Beraz, taldeak osatzeko orduan hori kontuan edukitzea eskatzen da", nabarmendu dute antolatzaileek oinarrietan. Aipatu txapelketaz gain, beste maila batzuetako txapelketa antolatuko dituzte; benjaminen, alebinen, infantilen eta gazteen koadrilla txapelketak, alegia.